XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zefalopodoei dagokionez, luminiszentziak ordena guztietan azaltzen du bere presentzia, Sepiodea, Teuthoidea eta Vampyromorpha baldin badira ere ordezkaritza haundien dutenak.
Oktopodoen artean, espezie bat bakarra izan da deskribatua
Orokorrean, genero berari dagozkion espezieak edo denak luminiszenteak ala ez luminiszenteak dira, nahiz eta
Argi produkzioa bi era desberdinetara sort daiteke: ahalmen hau duten bakteriengandik, sinbiosiaz eta kasu honetan, animaliak ez du, estruktura determinatu bateko fosetetan beraiek babestu besterik egin behar, eta, organo espezializaturen bitartez ematen den barnebarneko luminiszentzia produkzioz, oraingo honetan animalia bera izanik argi eragile.
Lehenengoen artean
Bakteria sinbionteren ordez, argia produzitzen duten Zefalopodo gehienek, barnebarneko mekanismoak dauzkate, konplexitate haundia erdiets dezaketen egituraketetan aterbetuak.
Organo luminiszenteren egituraketarik sotilena,
Baina egituraketa hau izugarri nahaspilatzen da taldeko gainontzekoentzat, animalia hauen espezializazio maila haundia agerian utzirik.
Egituraketa honen oinarrizko elementuak, pigmentu pantaila edo kromatoforoen filtro batetan, erreflektorea (kitina), nukleo fotogenoa (fotozitoak) eta zabaldura edo beste asoziatutako begi egituraketak okupatzen dituzten gainerako lentetan laburbil daitezke.
Anatomiari dagokion banaketari buruz, berriz, argidun organoak gorputz zati desberdinetan aurkitzen dira, bete beharreko funtzioaren arabera, alegia.
Hartzen duten tokiaren arabera, honela sailka daitezke: Azalekoak, begikoak, garroenak edo besoaren gainekoak eta biszeralak.
Organorik ugarienak, gorputzaren azaleko ehunetan banaturikoak dira, buruaren alde bentralean, besoan eta mantuan daudelarik gehienak.
Errainetako organo argidunak eta okupatzen duten posizioaren arabera, uzkikoak, brankialak edo abdominalak izan daitezke.
Zefalopodoen artean oso berezkoak diren begitako organo argidunak, begi globuaren inguruan banatzen dira, batzutan, errosario baten gisako katea itxuratuz.
Oso aldagarriak dira, bai barne bai kanpokaldetik, azaleko organuekiko desberdintasun ugari eduki dezaketelarik.
Azkenik, organo argidunak, besoetan ere aurkitzen dira, bai bentraletan soilik edo berauetatik zehar lerro longitudinaletan.
Genero batzutan, gainera, berezgarria da, beso bakoitzaren muturrean organo argidun baten ezarrera.
Argiaren emisioa, Zefalopodoetan, denbora eta bere iraupenaren eraginez ongi desberdindutako bi eratara agertzen da; distira edo bapateko flash-en gisa ala iraupen luzeko distiren gisara.
Azken honen barnean, jariakina, inguruko medioara isurtzen duten Sepiolidoak berezi beharko lirateke,